XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAUR HEZKUNTZAREN CURRICULUMAREN GARAPENERAKO DEKRETUAREN ERANSKINA

C)IRAKASKUNTZ-IKASKUNTZARAKO ETA EBALUAKETARAKO NORABIDEAK

-Hizkuntz-Trataera

Haur Hezkuntzan zehar hizkuntza trataera egokia lortzeko, irakastaldeak, ikaslegoaren hizkuntz jatorria bai eta Ikastetxearen hizkuntz ereduak/aukerak ere kontutan edukiz, etapan zehar jarraitu beharreko prozesuari dagokionez erabakiak hartu beharko ditu: hizkuntza hauetariko bakoitzaren presentzia, sustatuko diren funtsezko erabilera gidoi moduak eta lehentasunezko lerro metodologikoak.

ESPERIENTZI EREMUA: KOMUNIKAZIOA ETA ERREPRESENTAZIOA

Idatzizko mintzairak Elkarteko bi hizkuntza ofizialen (euskara eta gaztelera), hauek ama-hizkuntza (H1) nahiz bigarren hizkuntza (H2) gisa hartuta, ahozko erabileraren eskurapena eta garapena bultzatzen duten edukinak barnebiltzen ditu, bai eta hizkuntza idatzirako hurbilketa ahalbidetzen duten edukinak ere.

Edozein hizkuntza eskuratzeak ikaskuntza aktibo eta konstruktiboa eskatzen dio subjetuari, inguruko hizkuntzaren barne-eraketa estrategia batzuk aplikatzearen bidez, hizkuntza guztietarako amankomunak direlarik.

Beraz, oso garrantzitsua da Haur Eskolak neska-mutilei esanahietan aberatsa, garbia eta ongi egituratua den hizkuntz eredu bat eskaintzea, baina, batez ere, elkarrizketerako aukera ugari eman beharko die, bai pertsona hezitzaileekin eta bai kideekin, bai eta beraientzat esanguratsuak diren gertakari eta esperientziak kontatu, deskribatu edo adierazteko ere.

3. EDUKINAK

Lehenengo multzoak ahozko mintzairaren eskuraketari eta garapenari buruzko edukinak barnebiltzen ditu, bai eta bigarren hizkuntzarako (H2) beharrezko zehaztapenak ere.